XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izarra
Eztezazûla deûs egin
beita sordeisik bestetan,
Eta heben heltû dena
agit daite ororetan.

Xaxi
Badakit, badakit, segûr,
bazterrak eztûtzû eder!
Herria hola delarik,
nula phentsa niro bester!

Uste nizûn heben niala
arraeginen bizitzia;
Bai bena egoiten baniz
lotsa niz enganatzia.

Zortzigerren jelkhaldia Jelkhi Addar eta Tusuri.

Tusuri
Zer diozû, ene nausia,
ez dûta lan hun plantatû?
Arauz hunetsiren dûzû
enizala auher phûrû.

Addar
Bethidanik holaxerik,
ehiz hi khanbiatûko,
Bai eta astohûnjale
egûndano egoneko.

Uste badûk bat batetan
oro goithû dûtiala!
Areta jakin behar dûk
ûsû arrahaste dela.